COP´20 LIMA - Galarraga: «Janariak, etxebizitzak eta mugikortasunak zehaztuko dute ingurumen-inpaktua berehalako etorkizunean»

11/12/2014

BC3ko irakaslea eta Oregi Sailburua  COP´20 Lima biltzarreko eztabaidetan 
Ibon Galarraga, Klima Aldaketarako Euskal Zentroko (BC3) irakaslea eta ikerlaria, gaur goizean COP'20 biltzarreko eztabaida-mahai batean aritu da, klima aldaketaren inguruan. Liman ari dira aldeen arteko konferentzia hauek egiten, eta Galarragak adierazi du eredu energetikoa aldatu beharra dagoela. Hala, behin eta berriz nabarmendu du janariak, etxebizitzak eta mugikortasunak zehaztuko dutela berehalako etorkizuneko ingurumen-inpaktua.

 

Ana Oregi sailburuarekin batera, Galarragak Klima Aldaketaren Euskal Estrategiari egin dio erreferentzia, eta adierazi du bere ustean Europar Batasunaren irizpideekin bat etorri behar duela. Hori dela eta, gaineratu du euskal estrategiak karbono urriko ekonomia baterantz ibilbide orria kontuan hartzen duela 2050erako, eta isurketak % 80 murriztea iradoki duela.

 

Galarragak ingurumenaren alorreko adituen talde batean jardun du gaur goizean, Mark Kenber jaunak zuzenduta (Climate Group taldeko zuzendari nagusia). Berarekin batera aritu dira taldekide honako hauek ere: David Heurtel, Garapen Jasangarriko, Ingurumeneko eta Klima Aldaketako Quebeceko ministroa; Mike Mabuyakhulu, Garapen Ekonomikoko, Turismoko eta Ingurumen Gaietako KwaZulu-Nataleko ministroa; Josep Enric Llebot, Kataluniako Ingurumeneko idazkaria eta Susanna Rivero-Baughman,  azken hori ere Kataluniako Gobernukoa.

 

Gaur hainbat jarduera paralelo egingo dituzte Nrg4SDek, TCGk eta Leedseko Unibertsitateak, klima-aldaketaren kontra jarduteko argudio ekonomikoak hizpide hartuta
tracking apps for android free sms spy free free android spy software

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies