EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren aldaketa, hasieran onesten duen agindua argitaratzen da
28/01/2015
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren aldaketa, Barrika udalerriko Barrikabasorekin lotutakoa, hasieran onesten duena, eta aldaketa hori jendaurrean jartzea eta administrazio publikoei entzunaldia eskaintzea erabakitzen duena, 2015eko urtarrilaren 28ko EHAAN argitaratzen da.
Aginduan xedatzen da honakoa: Hasieran onestea Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren aldaketa, Barrika udalerriko Barrikabasorekin lotutakoa; Plana aldatzeko agiria jendaurrean jartzea, hilabeteko epean agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, interesdun norbanakoek eta elkarteek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Epe horretan, aipatutako aldaketaren agiria ikusgai egongo da jendearentzat, http://www.euskadi.net/r33-bopvmap/eu?conf=BOPV/D_2015_PTSL_AI/PTSL_AI_mapak.json&lang=eu komunikazio-kanalean eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzan: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila. Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 – 2. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jendeari informazioa emateko aldiarekin batera, interesdun lurralde-administrazio publiko guztiei entzunaldia eskainiko zaie, aurreko atalean adierazitako hilabeteko epean planaren aldaketaren inguruko alegazioak, oharrak eta iradokizunak egin ahal izan ditzaten.
tracking apps for android free
turbofish.com free android spy software