Eusko Jaurlaritzak eta Unescok Europako Biosfera Erreserben komunikazio-proiektuak aztertu dituzte Urdaibain
28/01/2015
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Unescoren Gizakia eta Biosfera programako idazkaritzaren ordezkari Meriem Bouamrane izan du lagun gaur goizean Urdaibain, Europako Biosfera Erreserben komunikazio-proiektu pilotua abiaraziz.
Oregik azaldu duenez, «aukera hau ezin zitekeen une egokiagoan iritsi, Erabilera eta Kudeaketako Gida Plana –erreserbaren plangintza egiteko funtsezko tresna– berrikusten ari garelako eta Urdaibaiko Erreserbaren garapen jasangarrira bideratutako interpretazio, ikerkuntza, gaikuntza eta hezkuntza plana onartzear gaudelako».
«Aterako ditugun ondorioak lagungarriak izango dira Unescok sustatutako Brand and Story Pilot proiektuaren helburuei loturiko plan hau sendotzeko eta modu eraginkorragoan abiarazteko», gaineratu du Oregik.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 22.040 hektareako azalera du. Hogei udalerri daude bertan, eta dentsitatea, batez beste, 154 bizt/km2 da; EAEkoa (301 bizt/km2) eta Bizkaikoa (514 bizt/km2) baino askoz ere txikiagoa.
«Ondo dakigu lurraldearen zati bat Biosfera Erreserba izendatzea oker ulertu dezaketela herritarren sektore batzuek, bere jardueren garapena mugatzen duela iritzita. Alabaina, lantalde honen helburua argi dago: hesi negatibo horiek eraistea eta nazioarteko ospea duten guneon balio natural, ekonomiko, turistiko eta kultural eskergak eta horien ondoriozko aukerak bistaraztea», adierazi du Oregik.
Oregiren arabera, «inplikatutako agente guztien –alkateak, garapen-agentziak, nekazaritza-, industria-, kultura- eta turismo-sektoreak eta herritarrak– adostasuna eta parte-hartzea beharrezkoak dira horretarako. Eusko Jaurlaritza asmoa egi bihurtzearekin tematuta dago, eta horretan lagunduko digu Unescok, proiektu honen bidez».
Bertaratuek Dordoinako Bassineko proiektu pilotuaren eta Biosfera markaren eskema aztertu dituzte, azken hori Parisen Within aholkulari-taldeko Jeff Melnykekin eta Laurie Bennettekin egin genuen lan-saioan sortu zen bezala aurkeztuta.
tracking apps for android free
turbofish.com free android spy software
chlamydia after treatment
open in home std test