Atal honek duen helburu nagusi bat, alde batetik ingurumena haurrengan gerturatzea da eta beste aldetik, etxeko txikiekin edo gaztetxoekin ingurumenari buruzko ekintza didaktikoak edo jokuak egin nahi dituzten aita, amak eta tutore guztientzat laguntza eskeintzea da.
Ingurumenak modu batera hala bestera gure ingurune osoa  barneratzen du:
NATURA, GIZARTEA (LAGUNAK, SENIDEAK, EZAGUNAK…), KULTURA,  LANA…
Hainbeste pertsona gara eta bizirik irauteko hainbeste  behar ditugu izadiaren baliabideak,iadanik agortzen eta zikintzen hasiak direla.Guzti  hau saihesteko, Lan egin behar dugu!
Ingurumena  zaindu nahi dut, Nola lagundu dezaket? Noizbait galdetu al zara zer gertatzen  den zuzenean lurrera botatzen ditugun papera edota zakarrarekin? Naturaren  ekintzari esker alajaina, botatzen dugun zakarra izadi ingurumenetik murriztuta  edo ezabatuta geratzen da, baina prozesua denbora askoan iraun dezake. Ehundaka  eta milioika urte!! Ekintza onena eta positiboena BIRZIKLAKETA egitea da, eta  gure bizitzako eremu guztietan egingo dugu, eskolan, etxean, oporretan  gaudenean, lagunekin gaudenean. 
Jokuak  erakusten dizkizuegu eta ongi pasatzeaz gain, zuk bakarrik edo lagunartean  ingurumena zaintzeko egin daitezken ekintzak ikasiko dituzu. Entzun eta  bereiztu abereengandik edo soinudun ingurumenetatik datozen soinuak eta  bereiztu ezazu nondik datozen,zeintzuk diren benetazkoak eta zeintzuk ez diren  benetazkoak, etab. 
Hezkuntza-Ingurumenak,  ingurumenari buruzko kontzientzia sustatzea du helburu nagusi, ezagupen  ekologikoa eta hainbat jarrera zehatzak eta baliabideen arrazoizko erabilpenak  eta garapen jasangarria. UNESCOk( Kulturarekiko, zientziarekiko eta  hezkuntzarekiko nazioarteko erakundea) behin eta berriz azpimarkatzen du tresna  hau eta horretarako jarraian erabilgarriak dauden hainbat gidaliburu prestatu  ditu.
Energia,  jarduera guztien eta izaki bizidun guztien mugiarazlea da. Aurkitu ezazu  energiak duen garrantzia nola erakutsi behar diezun haurrei, elkarrekin  berotegi-efektu bat eraikiz, ur-errotatxo bat eraikiz eta energiaren bitartez  ibiltzen diren aurkikuntza errazak eginez.
Zeintzuk  dira paisai bat osatzeko beharrezkoak diren naturazko faktoreak? Zergatik  aldatzen doaz denboran zehar eta zeintzuk  dira aldaketa honen arrazoiak? Informatu zaitez eta lagundu etxeko txikiei  paisaiari buruzko dena ulertzen eskulan interesgarriak eta errazak eginez.
 Zer da atmosfera eta zerez osatuta dago? Eta  haizeak? Nola azalduko diet haur txikiei? Gidaliburu honetan beharrezkoak diren  kontzeptuak eskeintzeaz gain, zure termometroa eta anemometroa egiteko  jarraipenak ere eskeintzen dizkizugu. 
Nahiz  eta Lurrean  dugun naturazko elementu  ugariena izan, gehien ustiatu den elementua da. Kontzientziatu itzazu haurtxoak  uraren garrantziaz gidaliburu honetan eskeintzen dizkizugun joku eta jarduera  ezberdinak eginez.
Aberetxo  txikiak behatzea gustatuko litzaizuke minik egin gabe? Horretarako hemen  hainbat aurkikuntza proposatzen dizkizugu. Badakizu Lurra planetak dituen izaki  bizidun bakoitzak zenbat garrantzi duen? Izaki txikienetik izaki handienera,  bakoitzak eginkizun bat  betetzen du eta  ekosistemen orekan hartzen dute parte. Gidaliburu honetan informa zaitez. 
Haurrek  ikasteko gaitasun oso handia dute, horregatik txikitatik irakatsi behar zaie  erabilera egokiak egiten. Haurren arreta lortzeko modu ugari dago  eta zer nolako garrantzia duen baliabideak  ongi erabiltzeaz kontzientziatu behar ditugu haurrak, baliabideen kontsumo  egokia egin dezaten. Gidaliburu honetan, papera modu errazan nola birziklatu  behar den ikasiko duzu eta txori txikientzat habi bat  nola eraiki behar duzun ikasiko duz.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies