Maruri-Jatabek aipamen berezia jaso du 2014ko udalerri jasangarri gisa

11/03/2015

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Bizkaiko Maruri-Jatabe herriko udalak aipamen berezia jaso du Euskadiko udalerri jasangarriaren 2014ko sarietan, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren arloetan udalerriren kalitatea hobetzeagatik. 

Sariak Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sareak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak antolatu dituzte. Maruri-Jatabebeko alkate Isaac Amezagak aipamena jaso du Ana Oregi sailburuaren eskutik.

Euskadiko udalerri jasangarriaren 2014ko saria, hain zuzen, Euskadin mota horretako politikak kalitatez ezartzeari ematen zaion aitorpen gorena da. Saria emateko, Tokiko Agenda Kalitatea (TAK21) sistemaren bidezko ebaluazioaren emaitzak hartuko dituzte kontuan. Tokiko Agenda 21en eta ekintza planen kalitatea neurtzeko adierazleak dira, eta bost faktore ebaluatzen ditu (estrategikoa, zeharkakoa, operatiboa, partaidetza publikoa eta tokiko jasangarritasuna). Bost faktore horietako bakoitzean puntuazio altuena lortzen duen herriak aipamen berezia jasoko du saietan.

"Argi geratu da Tokiko Agenda 21en baitako prozesuak eredu direla udalentzat, hala kalitatearen, nola etengabeko hobekuntzaren aldetik. Tokiko agenden ezarpenak helburuen araberako kudeaketa publikoaren kultura ekarri du, gauzatutako ekintzen urteko ebaluazioari eta tokiko ekintza-planen aldizkako berrikuspenari esker", esan du Ana Oregi sailburuak sari-banaketan.

Maruri-Jatabek tokiko jasangarritasunaren puntuazio onena lortu du. Udalerriak azalera handia hartzen du Uribeko eskualdeko landa-inguruan. Ez dauka nukleo zehatzik, eta dozena bat auzok osatzen dute. Mila biztanle baino gutxiago izan arren, Maruri-Jatabek jasangarritasunarekin lotutako hainbat ekintza gauzatu ditu Tokiko Agenda 21en bidez. Horien artean, nabarmentzekoak dira energiaren arlokoak. Energia garbien aldeko apustua egin dute; horrenbestez, argiztapen publikoan farola fotovoltaikoetan energia berriztagarrien sistemak instalatu dituzte, eta kontsultategi mediko berriak ez du ia energiarik kontsumitzen.

Gainera, herritarren mugikortasuna errazteko neurriak hartu dituzte: landa-inguruko bideak hobetzea, espaloiak eta bidegorriak eraikitzea eta autobus geltokien inguruetan ordezko aparkalekuak sortzea.

"Tokiko jasangarritasun-politikak erabat garatzea funtsezkoa da eskualdeak hazkunde-eredu global jasangarriago batera aldatzeko bidean protagonista izan daitezen", nabarmendu du Ana Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

Maruri-Jatabek ez ezik, beste hiru udalerrik ere jaso dituzte aipamen bereziak gaur goizean egin duten ekitaldian, jasangarritasunaren arloan egindako aurrerabideagatik: Gasteizek, jasangarritasun-politiken planifikazioagatik eta ezarpenagatik; Tolosak, jasangarritasun-politikak ezartzeko dituen egituragatik eta barne antolaketagatik; eta Durangok, alde batetik, herritarren partaidetza eta gardentasuna bultzatzeagatik eta, bestetik, jasangarritasun-politiken hedapenean duen lidergoagatik. Bi aipamen horiez gain, Durangok Euskadiko udalerri jasangarriaren 2014ko saria jaso du, faktore guztiak batuta puntuazio handiena lortu duelako.

TAK21 sistemarekin 2014an Tokiko Agenda 21ak ebaluatu dituzten udalak:

Abanto Zierbena
Aduna
Agurain
Alegria-Dulantzi
Amurrio
Andoain
Asparrena
Astigarraga
Azpeitia
Balmaseda
Barrika
Barrundia
Beasain
Berango
Burgelu
Donemiliaga
Donostia
Ermua
Errenteria
Gamiz-Fika
Gordexola
Hernani
Irun
Iruraiz-Gauna
Legazpi
Legutio
Lemoiz
Loiu
Mungia
Ordizia
Santurtzi
Sopela
Sopuerta
Urduliz
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea
Urretxu
Zumarraga

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies